Datu Espazialen Azpiegitura (DEA) informazio geoespaziala sortzeko, kudeatzeko, trukatzeko eta erabiltzeko gaitasuna ematen duen baliabide teknologiko eta antolakuntzako eremua da. Informazio horrek objektu eta fenomeno geografikoen kokapenarekin lotutako datuak, metadatuak, zerbitzuak eta aplikazioak barne hartzen ditu. Datu Espazialen Azpiegiturek erakunde eta erabiltzaileen arteko lankidetza errazten dute, informazio geoespazialaren elkarreragingarritasuna eta sarbidea modu estandarizatuan sustatuz.[1]
Espianiako Instituto geográfico nacionalek (IGN) honela definitzen du:
«
|
Datu Espazialen Azpiegitura (DEA) datu, metadatu, teknologia, politika, estandar, giza baliabide eta erabiltzaile multzo bat da, sarean informazio geografikoa partekatzeko sistema birtual bateratu eta integratua.
|
»
|
—Instituto geográfico nacional[oh 1]
|
Europar Batasunaren DEA, Infrastructure of the Spatial Information in the European Community (INSPIRE)[2] da, Europar Parlamentuak eta Kontseiluak 2007ko martxoaren 14ko zuzentarauaren bidez sortu zuena.[3] Zuzentarau horren bidez estatuek sortu eta kudeatu behar dute Europako azpiegitura, eta datuak publikoki eskuragarri jarri behar dutela adierazten du.[4]
IDE proiektu bat gauzatzeko, gutxienez honako hauek eskaintzen dituen geoatari bat erabiltzen da: datuak web-zerbitzuen bidez bistaratzea, datu-multzoak eta zerbitzuak metadatuen bidez bilatzea eta mapa batean izen geografiko baten bidez kokatzea.[5] Hori egiten dute besteak beste, Espainiako Geoportal[6], Frantziako Géoportail[7], EAEko Datu Espazialen Azpiegituraren, DEAren, datu baseaz hornitzen den geoEuskadi[8] eta Nafarroako Foru Erkidegoko Nafarroako Lurralde Informazio Sistemaren, SITNAren, datu-baseaz hornitzen den IDENA, Nafarroako geoataria[9] [10]
Oharrak
Erreferentziak
Kanpo estekak