Darvazako gas kraterra (turkmeneraz: Garagum ýalkymy), batzuetan Infernuko Atea ezizenarekin ezaguna[1][2][3], Turkmenistango Derwezen kolapsatutako gas natural eremu bat da[4]. Geologoek nahita eman zioten su, bertatik ateratzen zen metanoak ihes egin ez zezan. 1971. urtetik sutan dago, itzali ezinda. Gas kraterrak 5.350 metro koadroko azalera du, 69 metroko diametroa eta 30 metroko sakonera[5].
Turkmenistango gobernuak uste du etorkizunean turismo atrakzioa izan daitekeela. Inguru guztia basamortu bat da[6].
Erreferentziak
Kanpo estekak