Dariusz Zalewski (Augustów, 1974ko urtarrilaren 29a) poloniar elizgizona da. 2022an Ełkeko apezpiku laguntzaile bihurtu zen.
Bizitza
Augustówen jaio zen 1974ko urtarrilaren 29an. 1989tik 1994ra bertako ingeniaritza elektrikoko lanbide heziketa eskolan ikasi zuen, eta 1994tik 2000ra Ełkeko Apaizgaitegi Nagusian[1]. 2000ko maiatzaren 20an apaiztu zen Ełkeko katedralean[1].
2001ean patristika arloko ikasketak jarraitu zituen Erromako Patristicum institutuan eta 2010ean doktoretza lortu zuen[1].
2000tik 2001era Mikołajkiko San Nikolas elizako bikario izan zen. Italian bizi zenean, Modenako Santa Aines parrokian laguntzen zuen eta Umberto I. poliklinikako kapilau ere izan zen[1]. 2016an, Ełkeko Karolina Kózka dohatsuaren elizako parroko izendatu zuten[2]. 2008–2010 urteetan elizbarrutiko kuriako notario izan zen[1], eta 2019an kuriako bizitza sagaratuaren saileko zuzendari bihurtu zen[3]. Patristika eta latina irakaste zituen Ełkeko apaizgaitegian. 2010-2012an urte propedeutikoko prefeta izan zen, eta 2014-2019an zuzendari espiritual[1]. Gainera, Studia Ełckie aldizkari teologikoko erredaktore-buru izan zen[2].
2022ko irailaren 24an, Frantzisko aita santuak Ełkeko apezpiku laguntzaile eta Hólargo apezpiku titular izendatu zuen[3][4]. Urte bereko urriaren 29an apezpiku ordenatu zuten Ełkeko San Wojciech Adalberto katedralean[5]. San Joan Krisostomoren hitzak lelo gisa hautatu zituen: Gloria Deo propter omnia (euskaraz: «Eskerrak Jainkoari guztiagatik»)[6].
Ondorengotza apostolikoa
Erreferentziak
Kanpo estekak