Danielen Liburua

Daniel lehoien zuloan, Briton Rivière, 1892

Danielen Liburua Bibliako liburua da, Idatzietako bat (12 atal) hebrearren Bibliaren arabera; katolikoen tradizioaren arabera, igarleen liburuen artekoa da. Euskarazko Elizen Arteko Biblian bi atal bereizitan agertzen da, Daniel berezkotik aparte (Dn 1:1), Daniel Grekoa deritzo katolikoek onartutako atal gehigarriari (DnGr 1:1), liburu deuterokanonikoen artean kokatua.

Edukia

Egilea ezezaguna da eta K.a. 162. urte aldera idatzi zen. I.-VI. atalak (kontakizuna): Nabukodonosorren ametsen azalpena (buztinezko oinak zituen estatua), hebrearrak suginan, Belsasarren oturuntza, Daniel lehoien zuloan. VII. eta VII. atalak: Danielen ikuskariak. Horiez gainera, tradizio katolikoak liburuari eginiko eranskin batzuk onartzen ditu, Susanaren historia (XIII. atala), Bel jainkoaren apaizak(XIV. atala, 1-21.) eta Herensugea (XIV. atala, 22-41.) tarteko.

Erreferentziak

Kanpo estekak