Daniel Wiffen

Daniel Wiffen
Bizitza
JaiotzaMagheralin2001eko uztailaren 14a (23 urte)
Herrialdea Irlandako Errepublika
Hezkuntza
HeziketaLoughborough University (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakigerilaria

Daniel Wiffen (Magheralin, Ipar Irlanda, 2001eko uztailaren 14a) igerilari irlandarra da, 1.500 metrotan eta 800 metrotan espezializatua. 2024ko Parisko Olinpiar Jokoetan bi domina irabazi zituen, bata urrezkoa eta bestea brontzezkoa.[1]

Kirol ibilbidea

Tokioko Olinpiar Jokoetan hartu zuen parte igeriketan. 2023an Igerileku laburreko Europako txapelduna izan zen 400m, 800m eta 1.500m probetan.

2022ko Commonwealth Jokoetan Ipar Irlanda ordezkatuz 1.500 metroko txapeldunordea izan zen.

2024an Munduko txapelduna izan zen 800 m eta 1.500 metrotan[2] eta ondoren Parisko Olinpiar Jokoetan 800 metroko txapelduna izan zen errekor olinpikoa ezarriz, 7:38.19[1], eta 1.500 metroko proban brontzezko domina lortu zuen.

Igerileku laburreko 800 metrotako munduko errekorraren jabe da, 7:20.46 denborarekin.[3]

Nazioarteko palmaresa

Txapelketak

Udako Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2024 Paris ( Frantzia) 1. postua, urrezko domina 800 m estilo librea
2024 Paris ( Frantzia) 3. postua, brontzezko domina 1.500 m estilo librea
Munduko txapelketak
Urtea Lekua Domina Proba
2024 Doha ( Qatar) 1. postua, urrezko domina 800 m estilo librean
2024 Doha ( Qatar) 1. postua, urrezko domina 1.500 m estilo librean
Commonwealth Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2022 Birmingham ( Erresuma Batua) 2. lekua, zilarrezko domina 1.500 metro librea

Erreferentziak

  1. a b (Ingelesez) «Daniel Wiffen: Magheralin welcomes Paris gold medal hero home» www.bbc.com (Noiz kontsultatua: 2024-09-07).
  2. (Ingelesez) Wiffen makes history with gold at World Championships. 2024-02-14 (Noiz kontsultatua: 2024-09-07).
  3. (Ingelesez) Ryan, Eoin. (2023-12-10). Wiffen smashes world record to win third European gold. (Noiz kontsultatua: 2024-09-07).

Kanpo estekak