Daniel Alphonse Omer Verstraete (Oostrozebeke, 1924ko uztailaren 31) belgikar-hegoafrikar elizgizona da, Klerksdorpeko apezpiku emeritua. Aurretik Mendebaldeko Transvaalgo prefeta apostolikoa izan zen 1965eko azaroaren 9tik 1978ko otsailaren 27ra arte eta Vatikanoko II. kontzilioan parte hartu zuen.
Bizitza
Flandrian jaio zen eta gaztetan Maria Sortzez Garbiaren Misiolari Oblatoen kongregazioan sartu zen[1]. 1950eko otsailaren 19an apaiztu zen[2].
Misiolari gisa lan egin zuen Hegoafrikan eta 1965eko azaroaren 9an Mendebaldeko Transvaalgo lehen prefektu apostoliko izendatu zuten[3]. 1965ean Vatikanoko II. kontzilioko laugarren saioan parte hartu zuen[2].
1978ko otsailaren 27an prefektura apostolikoa elizbarrutiko mailara igo zen eta Paulo VI.a aita santuak Daniel Verstraete apezpiku izendatu zuen. Urte bereko maiatzaren 14an apezpiku ordenatu zuten Klerksdorpen[3]. Spiritu et Ambulemus (euskaraz: «Joka dezagun Espirituaren arabera»)[4] leloa hautatu zuen[5].
1994ko martxoaren 26an erretiroa hartu zuen[2].
Ondorengotza apostolikoa
Erreferentziak
Kanpo estekak