Daniel Seghers (Anberes, 1590eko abenduaren 3a – ibidem, 1661eko azaroaren 2a) flandriar jesulagun eta margolaria izan zen.
Anberesen jaio zen, eta 1601ean Zazpi Herbehere Batuen Errepublikara joan zen bizitzera, aita hil eta amaren kalbinismoarekin hitz egin ondoren. Beharbada Utrechten hasi zituen ikasketa artistikoak eta 1611n Anberesera itzuli zen. San Lukasen gremioan sartu zen Jan Brueghel Zaharraren ikasle gisa.
Katolizismora itzuli zen eta 1614an Jesusen Lagundian sartu zen Malinetan. 1621ean Bruselan lan egin zuen eta 1625ean Erromara iritsi zen. Bertan bi urtez bizi izan zen eta margolari ospetsuenekin lan egin zuen, Nicolas Poussin eta Domenichino kasu. 1627an Anberesera itzuli zen behin betiko.
Loredun izadi hilen margolari gisa nabarmendu zen, batez ere lore-girlandak. Bere lanak garaiko aristokratek asko estimatu eta bildu zituzten.
Iruditegia
Kanpo estekak