Daniel Chalonge

Daniel Chalonge
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakDaniel Henri Chalonge
JaiotzaGrenoble1895eko urtarrilaren 31
Herrialdea Frantzia
HeriotzaParisko 14. barrutia1977ko azaroaren 28a (82 urte)
Hezkuntza
HeziketaÉcole normale supérieure
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakastronomoa eta astrofisikaria
Enplegatzailea(k)Parisko Behatokia
Jasotako sariak

Daniel Chalonge (1895eko urtarrilak 21-1977ko azaroak 28) frantziar astronomo eta astrofisikari bat izan zen. Grenoblen jaio zen eta Parisen Charles Fabry irakasle zuela ikasi zuen. Chalongek astronomo bezala lan egin zuen Parisko Behatokian, Haute-Provenceko Behatokian eta Suitzako Jungfraujoch Zientzia Estazioan. Parisko Astrofisika Institutuaren sortzaileetako bat, bere ikereketen artean izarren hidrogeno espektrua, izarren fotometria eta sailkapena eta ozono geruzaren neurketa zeuden. Chalongek mikrofotometria garatu zuen, ondorioz bere omenez izendatua izan zena. 1936 eta 1982 artean 90 artikulu baino gehiagoren egile edo elkaregile izan zen.

Sariak eta ohoreak

  • Chalonge kraterra, ilargian, bere omenez izendatu zen.
  • Alpeetako Chalonge mendia ere bere omenez izendatu zen.
  • Daniel Chalonge Nazioarteko Astrofisika Eskola bere omenez izendatu zen.
  • Italiako Erice hiriko Daniel Chalonge Museoa bere omenez izendatu zen.
  • 2040 Chalonge asteroidea bere omenez izendatu zen.