Daltondarrak Lucky Lukeren aurka (frantsesez: «Les Dalton») 2004ko Philippe Haïmek zuzendutako frantziar-alemaniar-espainiar komedia filma da, eta UGC Images, Integral Film, Castelao Producciones eta TF1 Films Production-ren koprodukzioa izan zen. Lucky Luke komiki saileko pertsonaietan (Dalton Anaiak) inspiratu zen pelikula, gaur egun filmaren eszenatokiaren ardatz nagusi direnak.
Espainian, filma 2005eko uztailaren 8an estreinatu zen[1][2][3][4], eta hiru hizkuntzatara bikoiztu zuten (gaztelarra, katalana eta euskara). Filmaren banaketa Filmax (Espainia, Katalunia) eta Barton Films (Euskal Herria) arduratu da. 2009ko abenduaren 22an Euskal Herrian berriro estreinatu zen filma "Daltondarrak Lucky Lukeren kontra" izenburu berriarekin[5].
Aktoreak
Euskarazko bikoiztaileak
Erreferentziak
Kanpo estekak