Débora Lima Falabella (Belo Horizonte, 1979ko otsailaren 22a - ) aktore, film-zuzendari eta zinema ekoizle brasildarra da.
Bizitza
Rogério Falabella aktorearen eta Maria Olympia abeslariaren alaba, Cynthia Falabella aktorearen eta Junia Falabella ekoizlearen ahizpa da[1].
1995ean hasi zuen ibilbidea artistikoa, hamabost urte zituela, Ziraldok idatzitako Flicts antzezlanean. 1999 hasieran, telebistan debutatu zuen Malhação-ren bosgarren denboraldian[2].
2012an, lehen aldiz protagonista antzeztu zuen prime timen, Avenida Brasil telenobelan[3].
Bizitza pertsonala
2000tik 2003ra, Daniel Oliveira aktorearekin harremana izan zuen[4].
2004an, Forgotten Boys taldeko Chuck Hipolitho musikariarkin harremanetan hasi zen. 2005ean elkarrekin bizitzera joan ziren. 2009ko maiatzaren 9an jaio zen haien alaba, Nina Falabella Hipolitho[5]. 2010ean banandu ziren[6].
2011tik 2012ra, Daniel Alvim aktorearekin harremana izan zuen. 2012an, Murilo Beníciorekin harremanetan hasi zen, elkarrekin bizitzera joan ziren hiru hilabeteko harremanaren ostean eta 2019an banandu ziren[7]. 2022ko azaroan, Fernando Fraiha zuzendari eta gidoilariarekin ezkondu zen[8].
Lanak
Telebista
Filmak
Internet
Urtea |
Izenburua |
Pertsonaia |
Oharrak
|
2018 |
Rascunhos Esquecidos de Uma Caixa Sem Saída |
irakurlea |
Atal batean: "Abuso"
|
2020 |
Dizem Que Falam Que Não Sei O Quê |
narratzailea |
Atal batean: "6"
|
2020 |
Cara Palavra |
hainbat pertsonaia |
|
2020 |
Se Eu Estivesse Aí |
neska |
|
2020 |
Diário de Uma Quarentena |
Dani Teixeira |
|
Bideoklipak
Erreferentziak
Kanpo estekak