CulleredoA Coruñako probintziako udalerria da, 2004an 24.640 biztanle zituena eta A Coruñako eskualdean kokatua dagoena. 11 parrokia ditu eta udalerriaren hiriburua Tarrion kokatuta dago. Culleredon dago Coruñako aireportua.
Inguru naturala
Culleredo A Coruñako hiriarekin egiten du muga iparraldean, eta Burgoko itsasadarretik zehar, hegoaldean Cercedako udalerriarekin, ekialdean Oleiros, Cambre eta Carralekin, eta mendebaldean Arteixo eta Laracharekin. Bestalde, A Coruñaren ondoan kokaturik dagoenez, herriko biztanle gehienak bertan egiten dute lan, beraz eragin zuzena dauka hiri horrek Culleredoko herriaren garapenean.
A-9 autobideak iparraldetik hegoaldera zeharkatzen du Culleredo. Beste errepide garrantzitsu bat N-550 errepidea da A Coruña eta Santiago e Tui bitartean. Trenbide garraioari dagokionez bestalde, A Coruña, Santiago eta Vigo elkartzen dituen trenbideak geltokia dauka Breguan.
Parrokiak
Culleredoko udalerria honako parrokiek osatzen dute, Almeiras (San Xián), O Burgo (Santiago), Castelo (Santiago), Celas (Santa María), Culleredo (Santo Estevo), Ledoño (San Pedro), Orro (San Salvador), Rutis (Santa María), Sésamo (San Martiño), Sueiro (Santo Estevo) eta Veiga (San Silvestre).
O Portazgo, Fonteculler eta O Burgo A Coruñako hiriari erabat loturiko auzoak dira gaur egun.