Cubewano

Hainbat cubewanoren orbita Plutonenarekin (arrosa) eta Neptunorenarekin (urdina) alderatuta.

Cubewano bat, Kuiperren gerrikoko objektu klasiko ere deitua (ingelesez: classical Kuiper belt object, CKBO), Kuiperren gerrikoaren kide den transneptunotar objektu bat da. Izen berezia, aurkitu zen mota honetako lehen objektuaren izenetik dator, 1992 QB1 objektutik, izan ere, jarraian aurkitu ziren mota honetako objektuei hasieran QB1 izena jarri zitzaien, ondoren "cubewano" izena hartuz. Arrazoia ingelesez letra hauek nola ahoskatzen diren jakinda lor dezakegu: /kju:bi wʌn/.

Objektu hauek Neptunotik urrun kokaturik daudenez, ez dute ez planeta honen ez beste planeten grabitate bidezko eraginik jasotzen. Hala ere, beraien orbitak egonkorrak dira, planetenak bezala ia biribilak baitira; antzekotasun honetatik dator mota honetako objektuek jaso duten Kuiperren gerrikoko objektu ''klasiko'' izena. Eguzkiarekiko duten translazio-erradioa 42 eta 48 UA bitartekoa da. Beraien jatorriaren teoria planetenaren berdina da, hau da, disko protoplanetarioko materiaren akrezio motelaren bidez sortu zirela uste da. Hala ere, zientzialari batzuek objektu hauek Eguzkitik hurbilago sortu zirela uste dute, hauen materiak dentsitate arraro bat baitu, ondoren ordea, gaur egun duten lekura ''migratu'' zutela pentsatzen dute. Migrazio hau gertatu bazen, Neptunorenaren ondoren gertatu behar izan zen.

Familia honetako kideak

  • 1992 QB1: Pluton eta Karonteren ondoren, aurkitu den lehenengo transneptunotar objektua da.
  • Varuna (900 km): Kuiperren gerrikoan aurkitu zen lehen objektu handia.
  • Quaoar: Sedna 2003an aurkitu zen arte, ezagutzen zen transneptunotar objekturik handiena izan zen.
  • 1998 WW31: Pluton eta Karontez gain, aurkitu zen lehen transneptunotar objektu bitarra izan zen.
  • (58534) Logos: Zoe izeneko satelite bat edukitzeagatik ezaguna da.

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.