Bere 2,54 km²-tan 70 pertsona bizi dira (2004). Itsas mailatik 257 metrotako garaieran dago, Auseva mendiaren magalean eta Cangues d'Onís udalerritik 11 kilometrotara kokatzen da.
1857koGaraioenaren Gurutzearen erreplika den obeliskoa, Montpensierreko dukeek «El Repelao» izeneko lekuan altxatu zuten, usadioaren arabera bertan Pelaio errege koroatu omen zuten.
Covadongan lurperatutako erregeak
Leize Santuan honako Asturiasko erregeen hilobiak daude:
Eremu honetan Europako Mendien Sortaldeko Mendigunea kokatzen da, mendigunerik zabalena da, bere mendirik garaiena 2.596 metro dituen Peña Santa delarik. Mendigune honetan Covadongako aintzirak kokatzen dira, Enol aintzira eta Ercina antzirek osatzen duten multzo osoari deitzeko erabiltzen den izendapena da.
Kirolak
Leku hau txirrindularitza munduan oso ezaguna da, bertan 1983tik aurrera Espainiako Bira askoren etapak amaitu izan ohi dira, bere gogortasuna eta maldengatik ospetsua den antziren igoera ospatu ohi delarik.