Croagh Patrick (irlanderazCruach Phádraig) 764 metroko garaiera duen mendia da. Irlandako mendebaldean kokatzen da eta urtero 15.000 erromes inguruko gailurrerako erromesaldien lekuko da. Irlandako ErrepublikakoMayoko konderriaren kostaldea eta Westport hiritik hurbil kokatzen da. Mayoko hirugarren gailurrik garaiena da Murrisk eta Lecanvey mendien ondoren.
Kondaira askoren arabera San Patrizio gailur honetara igo omen zen. Irlandako mendi ospetsuenetakoen artean dago bere inguruko kondaira eta kontakizun mitologikoak ere ugari, betiere lehen aipatutako santuaren ingurukoak direlarik.
Iruditegia
Croagh Patrick mendia, uztaileko goizalde batean Lecanveytik ikusita
Croagh Patrick mendiaren ikuspegia Westportetik ikusita