Cristina Pacheco

Cristina Pacheco

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakCristina Romo Hernández
JaiotzaSan Felipe (en) Itzuli1941eko irailaren 13a
Herrialdea Mexiko
HeriotzaMexiko Hiria2023ko abenduaren 21a (82 urte)
Familia
Ezkontidea(k)José Emilio Pacheco  (1961 -  2014)
Hezkuntza
HeziketaMexikoko Unibertsitate Nazional Autonomoa
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakkazetaria eta idazlea
Izengoitia(k)Juan Angel Real
IMDB: nm1551106 Edit the value on Wikidata

Cristina Romo Hernandez (San Felipe, Guanajuato, 1941ko irailaren 13a - Mexiko Hiria, 2023ko abenduaren 21a) Cristina Pacheco bezala ezaguna, mexikar kazetari, idazle eta telebistako aurkezlea izan zen.[1][2][3]

1978tik 2023ra, Aquí nos tocó vivir programako gidaria izan zen, eta 1997tik 2023ra, Conversando con Cristina Pacheco saiokoa, biak Canal Once katean.[4]

Bizitza eta ibilbidea

Hizkuntza eta literatura hispanikoak ikasi zituen Mexikoko Unibertsitate Nazional Autonomoko (UNAM) Filosofia eta Letren Fakultatean. 1960ko hamarkadan hasi zuen bere ibilbidea, El Popular eta Novedades egunkarietako zutabegile gisa; eta Mexikoko Unibertsitateko Aldizkariko erredakzio-taldeko kide gisa. Aldizkari horretan, José Emilio Pacheco idazlea ezagutu zuen, eta harexekin ezkondu zen 1965ean, eta bi alaba izan zituen.[5]

1963an, Sucesos aldizkarian kolaboratu zuen, «Juan Angel Real» izengoitiarekin. Halaber, «Contenido» liburu-sailaren editorea izan zen, eta Familia y La Mujer de Hoy aldizkariaren zuzendaria.[6][7]

Hainbat kazetaritza-enpresatan lan egin zuen, hala nola El Sol de México (1976-1977), El Día (1977-1985), non «Cuadrante de la Soledad» atala argitaratu zuen, eta La Jornada, non «Mar de Historias» izeneko igandeetako atala idatzi zuen.[8][9] 1977an, Siempre! aldizkarirako hasi zen lanean. 1978tik 1980ra, Mexikoko Unibertsitateko Aldizkariko editorialaren burua izan zen. Irratian, Ahots Publikoa eta Gauaren jabeak (Voz Pública y Los dueños de la noche) saioetan parte hartu zuen XEQ-AMen; Hemen eta orain (Aquí y ahora) XEW AMen; eta Los amos de la noche eta Kazetaritza eta zerbait gehiago (Los amos de la noche y Periodismo y algo más) Radio Formulan. 1977az geroztik, Canal Once katean kolaboratzen hasi zen, Así fue la semana saioaren iruzkingile gisa, eta De todos cosas Juan te llamas Juan de la Cabada idazlearekin asteroko elkarrizketa-saioaren gidari gisa.

1978ko maiatzaren 10ean, Aquí nos tocó vivir programa gidatzen hasi zen, Mexikon pertsona komunei egindako elkarrizketen bidez bertako bizimoduaren eta kulturaren berri emateko.[10] 1997ko urritik, Conversando con Cristina Pacheco zuzendu zuen, saio hori ere Canal Once bidez.[11][12]

Heriotza

2023ko abenduaren 1ean, Conversando con Cristina Pacheco zuzeneko programa amaitzean, osasun kontuengatik bizitza publikotik erretiratuko zela iragarri zuen.[4] Hilabete bereko 16an, aurrez grabatuta, La Joya de la naturaleza eman zuten, Aquí nos tocó vivir emanaldiaren azken atala.[13] Bost egun geroago, abenduaren 21ean, Mexiko Hirian hil zen Pacheco, 82 urte zituela, hilabete baino lehenago antzeman zioten minbizi baten ondorioz; ez berak, ez bere familiak, ez zuten publikoki jakinarazi.[14][15] Gorpua erraustu egin zioten, eta Laura Emilia Pachecok, bere alabak, haren errautsak «leku epel batera» eramango zituztela atseden hartzera jakinarazi zuen.[16][17]

Lanak

Narratiba

  • Hemen bizitzeko (Para vivir aquí) (1983)
  • Sopita de Fideo (1984)
  • Tigrearen azken gaua ( La última noche del tigre) (1987)
  • Amores y desamores (1996)
  • Una sombra en el espejo (1996)
  • Lan galduak (Los trabajos perdidos) (1998)
  • Maitasun orotatik garbi (Limpios de todo amor) (2002)
  • El oro del desierto (2005)
  • Kea zure begietan (Humo en tus ojos) (2010)

Kazetaritza

  • Orozco, ikonografia pertsonala (1983)
  • Testigantzak eta elkarrizketak (Testimonios y conversaciones) (1984)
  • Azotea gela (Cuarto de azotea) (1985)
  • Hondamendi eremua (Zona de desastre) (1986)
  • La luz de México: elkarrizketak margolari eta argazkilariekin (La luz de México: entrevistas con pintores y fotógrafos) (1989)
  • Oficios de México ( (1993)
  • Fortunaren gurpila (La rueda de la fortuna) (1993)
  • Gauaren jabeak (Los dueños de la noche) (2001)
  • Hitzez hitz. Elkarrizketak idazleekin (Al pie de la letra. Entrevistas con escritores) (2001)
  • Gauaren bihotza (El corazón de la noche)(2004)

Infantilak

  • La chistera maravillosa (2000)
  • El eucalipto Ponciano (2006)
  • La canción del grillo (2006)
  • Bi lagun txiki (Dos pequeños amigos) (2008)
  • Egurrezko txoria (El pájaro de madera) (2008)
  • Se vende burro (2009)
  • Bidaia luzea memoriaren herrialdera (Largo viaje al país de la memoria) (2010)
  • Inurrien ametsa (El sueño de las hormigas) (2013)

Sariak eta aintzatespenak

  • Kazetaritzako Sari Nazionala jaso zuen 1985ean.[18]
  • Kazetarien Elkarte Nazionalaren Saria 1986.[2]
  • Mexikoko Haraneko Unibertsitateak ematen duen Urrezko Katamotza. (2011; gizarteari on egin dioten herritarrei emana).[19]
  • Rosario Castellanos saria 2012.[1]
  • Ines Arredondo Literatura Arte Ederren Saria 2022[20]

Erreferentziak

  1. a b Consejo Nacional para la Cultura y las Artes. (13 de febrero de 2012). Otorgan a Cristina Pacheco el Premio Rosario Castellanos a la Trayectoria Cultural de la Mujer 2012. .
  2. a b Instituto Latinoamericano de la Comunicación Educativa. Cristina Pacheco Biografía. .
  3. El Universal. (3 de diciembre de 2010). Cristina Pacheco es distinguida con La Musa. .
  4. a b Torres Vargas, César Eduardo. (2 de diciembre de 2023). «El fin de una era: Cristina Pacheco anunció su retiro de la vida pública tras 50 años de trayectoria» Infobae.
  5. Once Noticias - Entrevista Cristina Pacheco. 27 de enero de 2014.
  6. Proceso. (30 de noviembre de 2009). "Me siento turulato" dice Pacheco por el Premio Cervantes 2009. .
  7. El Universal. (1 de diciembre de 2009). Entérate 10 detalles sobre José Emilio Pacheco. .
  8. La Jornada. La Jornada: Mar de Historias. .
  9. La Jornada. La Jornada: Opinión. .
  10. «CANAL ONCE - AQUÍ NOS TOCÓ VIVIR» oncetv-ipn.net.
  11. Pacheco estrena programa. 25 de septiembre de 1997.
  12. oncetv-ipn.net. OnceTv conversando. .
  13. Bravo, Por Evelyn. (2023-12-21). «Así fue el último programa de Cristina Pacheco en “Aquí nos tocó vivir”» infobae.
  14. Vaquero Simancas, Jorge. (21 de diciembre de 2023). Muere la periodista Cristina Pacheco a los 82 años. El País.
  15. Gaspar Betancourt u Javier Ruiz RUIZ. (21 de diciembre de 2023). Cristina Pacheco prefirió trabajar hasta el final, su hija revela que murió de cáncer. El Heraldo de México.
  16. Perla Guzmán. (21 de diciembre de 2023). «Cristina Pacheco será cremada; su hija revela el destino de sus cenizas» Radio Fórmula.
  17. Francisco Inzunza. (22 de diciembre de 2023). «El último adiós a la periodista Cristina Pacheco; sus cenizas serán llevadas a un lugar cálido» debate.
  18. periodismo.org.mx. Historia de “Premio Nacional de Periodismo e Información” (1975-2001). .
  19. El Informador. (21 de febrero de 2011). Recibió Cristina Pacheco el 'Lince de Oro', de la UVM. .
  20. «Cristina Pacheco obtiene el Premio Bellas Artes de Literatura Inés Arredondo» Letralia, Tierra de Letras 2022-11-30.

Kanpo estekak