Cristóbal Rojas Sandoval Altzega (Hondarribia, 1502ko ekainaren 26a - Cigales, 1580ko irailaren 22a) gipuzkoar apaiz katolikoa izan zen. Deniako markesaren seme naturala, Alcaláko Unibertsitatean ikasi zuen. Oviedo, Badajoz eta Kordobako apezpiku izan ondoren, 1571n Sevillako artzapezpiku izendatu zuten.[1]
Erreferentziak