Corpus de Sang (katalanez ˈkɔɾpuz ðə ˈsaŋ ahoskatua; eusk: "Odolezko Corpus") Bartzelonan 1640ko ekainaren 7 eta 10 artean, Corpus Christiren bitartean, izandako istilua izan zen.[1] Segalari talde baten eta gaztelar soldadu batzuen artean Ample kalean izandako istilu txiki baten ondorioz Segalarien Gerra piztu zen. Katalunian tertzioen egonaldiaren aurkako jarrera zabala zen eta Corpus de Sangek matxinada orokorra piztu zuen.
«Visca la terra!»,[2] «Muiren los traïdors!»,[2] «Muira el mal govern!»,[2] «Visca lo rei!, nostre senyor» «¡Visca la fe de Crist!» edota «¡Visca Catalunya i els Catalans!» oihukatuz, hurrengo egunetan Kataluniako hiriburuan 12 eta 20 funtzionario artean erail zituzten.
Erreferentziak
Kanpo estekak