Aiarako Konstantza (c1390 – c1472 inguru) Oñatiko (Gipuzkoa) jaurerria izan zuen Arabako nobleziaren dama izan zen.[1] Oso maiz bizi izan zen Gasteizen, han bizi baitziren gurasoak.[2]
Pedro Lopez de Ayala Arabako kantziler handiaren arreba, eta Ameyugoko andrea. Pedro Velez de Gebararekin ezkondu zen; bere semeetako bat, Sancho Perez de Guebara, Ganboa leinuaren burua izan zen.[3]
1410. urte inguruan Pedro Vélez de Guevararekin, Oñatiko jaun eta Toledoko Oreja komendadorearekin, ezkondu zen. Bi neskato eta bi mutiko izan zituzten, 1422an, aita hil zenean, adingabeak zirenak. Senarra hil eta berehala, Konstantzak seme-alaben legezko tutoretza eskatu zuen. Une horretatik aurrera, hamarkada bat baino gehixeagoan, seme-alabak hasteaz gain, Konstantzak berak Guevarako Etxearen interesak gobernatu eta defendatu zituen.[5]
Hauexek dira egin edo kudeatu behar izan zituen gertakizun aipagarrienak:[2]
1422an, Usarragako (Bergara) San Juan monasterioko patronatuan seme-alabei jaraunspen bidez zegozkien eskubideak defendatu behar izan zituen. Eskubide horiek Fortún Martínez de Castillo elizgizona usurpatzen ari zen.
1423anLeintz bailarako Gebarako Etxearen aurkako altxaerari aurre egin behar izan zion. Hor Konstantzak Fernán Pérez de Ayala aitaren eta haren senide ganboatar askoren laguntza izan zuen, zeintzuk armen indarrari esker matxinada ito zuten. Hala eta guztiz ere, 1429. urtera arte jarraitu zuen gatazkak, urte hartan Konstantzak bere aukerako alkate eta merinoak haranean jartzeko akordioa lortu baitzuen.
1426an, Arrasateko herritarrek Guevarako jaurerrikoak ziren Zaldibar eta Landetako dorreak eraitsi zituzten. Konstantzak Arrasatekoak salatu zituen Casa eta Corteko entzule (gaero epaile zirenak) eta alkateen aurrean, eta haiek erbesteratzera eta kalte-ordain handia ordaintzera kondenatu zituzten. Hala ere, zenbait apelazio egin ziren eta Guevara Etxearekin azken akordioa 1429an lortu zen.
1432an, bere ondare pertsonala logikaz berregituratzeko, Konstantzak Maria de Sarmiento y Castilla amarengandik jaso zuen Gatzaga Buradon herria, Ameyugo, Tuyo, Valluércanes, Hornillos eta Berveranako herrien trukea egin zuen. Trukea Pedro López de Ayala nebarekin adostu zuen.
1433an, zegokion auziaren ondoren, Konstantzak akordio bat itxi zuen Legazpiko haraneko biztanleekin, Guevara Etxekoak ziren leku batzuen jabetza eta errentei buruz. "Sel" izenaz deituriko leku horiek zirkulu-forman mugatutako lurrak ziren, Lur zati horiek erdian harri bat zuten, eta azienda bazkatzeko eta sesteatzeko erabiltzen zen lurra zen.
Pedro Vélez de Guevarak, seme nagusiak, 1433. urte inguruan, adin nagusitasuna lortu zuen eta bere estatuen agintea hartu zuen. Hala ere, badirudi Konstantzak zeregin aktiboa izaten jarraitu zuela denbora batez bere ondoan (1440ko dokumentu batean semearekin batera agertu zen Oñatiko San Migel monasterioko abadearen izendapenean. Gainera Oñatin Guevara etxeak bere panteoi nagusia izan zuen). Ez zen gauza bera gertatu anaia zaharraren heriotzagatik Iñigo de Guevarak 1456anOñatiko jaurerria jarauntsi zuenean, Iñigok, oro har, amaren laguntza alde batera uztea erabaki baitzuen. [1]
Hala ere, Konstantzak bete-betean jarraitu zuen kudeaketa lanetan, nahiz eta handik aurrera bere jabetzetan eta erlijioaren eta artearen sustapenean zentratuago egon. Alde horretatik, nabarmentzekoa da Ameyugo ospitalearen sortzailea izan zela.[1]
Ondorengoak
Pedro Vélez de Guevararekin seme-alaba hauexek izan zituen:
Pedro Vélez de Guevara, aitaren jaurerria jaso zuena. 1434anPedro Manrique Aurreratuaren alabarekin ezkondu zen. Gazte eta ondorengorik gabea hil zen 1455. urtean.[1]
Isabel de Guevara, amarengandik Arreo, Tuesta, Ameyugo eta Tuyo domeinuak jaso zituena. Fernán López de Saldañarekin ezkondu zen, Joan II.aren kontadore eta zerbitzari nagusiarekin. [1]
Iñigo de Guevara, eliza-karrera hasi zuena. [1] Hala ere, Pedro anaia ondorengorik gabe hil zenean, aitaren jaurerria jaso zuen. Beatriz de Guzmanekin ezkondu zen.[1]
María de Guevarak amarengandik oinordetzan Herramélluriko herrixka hartu zuen, eta han, azken nahian, monasterioa eraikitzea agindu zuen, itxuraz eraiki ez zena. Lope de Rojasekin ezkondu zen, baina ez zuten ondorengorik izan. [2]
Heriotza eta hilobia
Berrogeita hamar urtez familiaren defentsan bizi izan ondoren, Konstantza 1472an hil zen, antza denez, urte hartan gaixotasun-zantzuak agertu eta testamentua eta kodizilioa egin zituen.[1]