Pisan jaio zen. Conchi ama kataluniarra eta Paul aita (Tan magistratua) jatorri siziliarreko toscanarra dira. Livornon hazi zen. Hiri horretan, Niccolini Guerrazzi institutu klasikoan ikasi zuen; Zientzia Politikoetan lizentziatu zen Pisako Unibertsitatean.[1][2]
Lan ibilbidea
Unibertsitateko urteetan, eskualdeko irrati eta telebistetako kazetaritzan hasi zen lanean. 1985ean d'Il Tirreno erredakzioan sartu zen, eta zortzi urtez Piombino, Livorna, Luca eta Pistoia herrietako bulegoetan aritu zen lanean. 1998an, La Repubblicak egunkariak kontratatu zuen, eta kronikaz eta barne-politikaz arduratu zen.
2001. urtean Non lavate questo sangue(Ez garbitu odol hau), Genovako G8ko gertaerei buruzko egunkaria, eta ipuin bat Adelphiko literatura-aldizkarian argitaratu zituen. 2006. urtean Una madre lo sà: tutte le ombre dell'amor perfetto(Ama batek jakingo du: maitasun perfektuaren itzal guztiak) argitaratu zuen. Finalista izan zen Bancarella Sarian.
2008tik 2011ra Antonio Gramscik sortutako L'Unità egunkari historikoa zuzendu zuen lehen emakumea izan zen.[2]
2013 eta 2016 bitartean, Pane quotidiano literatura- eta kultura-programa zuzendu zuen RAI3n.[1]
2021. urtean Margarita Rivière saria jaso zuen, Kataluniako Emakume Kazetarien Elkarteak ematen duen genero ikuspegidun kazetaritza-zehaztasunagatik.[3]
Telebista-saioak
Pane quotidiano (2013-2016)
FuoriRoma (2016-2018)
Da Venezia è tutto (2017)
In onda (2021-)
Argitaratutako lanak
Hainbat arikulu idatzi ditu eta hauexek dira bere lan batzuk:[4][1][5][6]
2001ean Non lavate questo sangue
2001ean Ipuin bat Adelphiko literatura-aldizkarian
2006an Una madre lo sà: tutte le ombre dell'amor perfetto
2001. urtean Non lavate questo sangue(Ez garbitu odol hau), Genovako G8ko gertaerei buruzko egunkaria, eta ipuin bat Adelphiko literatura-aldizkarian argitaratu zituen. 2006. urtean Una madre lo sà: tutte le ombre dell'amor perfetto(Ama batek jakingo du: maitasun perfektuaren itzal guztiak) argitaratu zuen. Finalista izan zen Bancarella Sarian.
2021. urtean Margarita Rivière saria jaso zuen, Kataluniako Emakume Kazetarien Elkarteak ematen duen genero ikuspegidun kazetaritza-zehaztasunagatik.[3]
Bizitza pertsonala
Alessandro Cecioni lankidearekin ezkonduta dago eta lau seme-alaba dituzte.