Conchita Portu Etxeberria (Hondarribia, Gipuzkoa, 1943 – 2019) irakaslea, historialaria eta zinegotzia izan zen. Hondarribia Hiriaren urrezko domina jaso zuen.[1]
Ibilbidea
Irakasle
Txikitatik Eskola Publikoko irakasle izan nahi izan zuen eta lortu ere egin zuen, horretan jardun baitzuen. Ilusioz egin zuen beti bere lana, Hondarribiko haurrei irakurtzen eta hiria maitatzen irakatsi zien, Itsas Armadako eskolan 20 urtez eta ondoren beste zenbait eskolatan.[1]
Garai hartan, gainera, amekin baino ez zuen tratatzen, eta ez zen beti harremana erraza izaten, ikastea ez baitzen hain garrantzitsua haientzat. Hala ere, irakasle izateagatik zoriontsu eta zorioneko sentitu zela esaten zuen beti.[1]
Harro eta pozik sentitu zen bere lanbideaz. Honelaxe adierazten zuen: "Sarritan gogoratzen ditut Itsas Armadako eskolan igarotako urteak. Askotan entzuten nituen saregileak edo Bentaren aurrean kartetan aritzen ziren emakumeak eskola barrutik hitz egiten ". "Behin entzun nuen esaten zutela: Andereño Conchitaren ilobek ikasten badute, ez da hain txarra izango... gure alabak ere eskolara bidaliko ditugu."[1]
Artxibo sortzaile
Conchita beste arlo batzuetan ere murgildu zen. Txikitatik ikasi zuen hiria ezagutzen eta maitatzen bere aita Florentino Porturi esker, eta berarekin batera Hondarribiko Artxiboaren sortzailea eta egilea izan zen. Urtez urte, biak, aita-alabak, udaletxeko ganbaran biltzen ziren. Dokumentu guztiak zuzendu eta artxibatu zituzten.[2]
1990ean Zuloaga Etxearen artxibo historikoa jendearentzat irekitzea lortu zuen. Aita-alaben ametsa beteta ikusi zuen. Hondarribiaren historia herritar guztien eskura jarri zuten betiko. Lan honi esker, gaur egun hondarribiarrek herriaren historia ezagutzeko eta gozatzeko aukera dute.
Zinegotzi
1983 eta 1991 artean Hondarribiko Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzia izan zen.[2]
Sariak
- 2000. urtean Udalak Hondarribia Hiriaren Urrezko Domina eman zion Conchitari egindako lana eskertzeko.[3][4]
Heriotza
87 urte zituela hil zen.[3]
Erreferentziak
Kanpo estekak