Concepción «Conchi» Sánchez Freire, Conchi Amancio izenez ere ezaguna (Madril, 1957koirailaren 28a) madrildar futbolariaitzindaria izan zen.[1] Espainiako lehen emakume futbolari profesionala izan zen.[2] Emakumeen futbolaren legenda bat da, profesionaltasunari ateak ireki baitzizkion. Espainiako Emakumezkoen Futbol Selekzioko lehen kapitaina izan zen 1971n.[3] Espainiatik kanpo profesionalki jokatu zuen lehen emakumea izan zen, eta Luis Suárez, Luis del Sol eta Joaquín Peiróren atzetik kanpora jokatzera joan zen laugarren futbolaria. 15 urte zituela, 1973an, Paduako (Italia) Gamma 3 taldearekin fitxatu zuen. Italiako ligan hainbat liga eta kopa irabazi zituen hainbat klubetan jokatuta. 1997an, profesionalean aritu zen azken urtean, Arsenaleko jokalaria izan zen, eta hantxe amaitu zuen kirol-ibilbidea. Ia 600 gol markatu zituen.[3] 40 urte zituela kendu zituen futbol profesionaleko botak. 2010ean, emakumezkoen futbol-eskola bat sortu zuen IngalaterranBristolgo 'Filton College izenekoa.'Testu etzana'[4]
Biografia
Madrileko mailako familia batean jaio zen, eta bost urterekin mutilekin aritzen zen futbolean, ez baitzegoen neskarik kirol horrretan.[5] Aitak, Real Madrilen jarraitzaileak, lehen futbol-botak erosi zizkion.[2]
Ibilbidea
Espainian
13 urte zituen eta Espainian jokatu zen emakumezkoen futboleko lehen partida jokatzear zegoen, baita bere lehen partida ofiziala ere, 1970eko abenduaren 8an Mercakreditoren eta Sizam-en artean. Villaverden izan zen eta 8000 lagun baino gehiago bertaratu ziren. Sizam taldeak 5-1 irabazi zuen partida, Conchiren golak. Orduantxe jarri zion Conchi Amancio ezizena Marca egunkariak.[6] 1971n, Espainiako selekzioak lehen partida jokatu zuen, baina une hartan ez zuen aintzatesten, ez Espainiako Futbol Federazioak, ez UEFAk, ez FIFAk.[4] Lepoan 9 zenbakia zuela, Conchi izan zen taldearen buru.[6]
Atzerrian
Espainian hiru urte baino gutxiago jokatu zuen eta 300 gol baino gehiago markatu zituen. Conchiren golegile-famak mugak gainditu zituen eta 15 urte zituela Italiako ligan fitxatzeko proposamena jaso zuen. Espainiatik kanpo profesionalki jokatu zuen lehen emakumea izan zen, eta Luis Suárez, Luis del Sol eta Joaquín Peiróren atzetik jokatu zuen laugarren futbolaria.
Espainian hilean 400 pezeta kobratzetik urte osoko fitxagatik 75.000 kobratzera pasatu zen. Espainian ile-apaintzaileen ikastun gisa lan egiten zuen Italiara joateko eskaintza jaso zuenean. Padurako Gamma 3 izan zen Italiako lehen taldea.
Inoiz ez zuen jokatu ofizialki Espainiako Emakumezkoen Futbol Selekzioarekin. Behin baino ez, TVEn hari buruzko erreportaje bat egin ondoren, Italiaren aurkako partida batean parte hartzeko deitu zioten, baina azkenean ezin izan zuen jokatu belaunean lotailu gurutzatuak hausteagatik.
Errekuperatu zenean, Arsenalekin jokatu zuen urtebetean, txapelketa bat irabazi zuen eta futbolari karrera amaitu zuen. Profesional jokatu zuen azken partida Liverpool-Arsenal izan zen LiverpoolekoAnfielden, eta hantxe markatu zuen garaipenaren gola. 40 urterekin utzi zuen futbol profesionala.[6] Bere ibilbidean, Conchi Sánchezek 8 Scudetto, 7 Kopa italiar eta Erroma 3 taldearekin Italiako Areto Futboleko Lehen Mailako Txapelketa bat irabazi zituen eta goleatzaile Gorena izan zen 50 golekin.
Erretiratu ondoren
Ingalaterran amaitu zituen Terapia Holistikoak eta Nutrizioa ikasketak, eta 2010ean emakumezkoen futbol-eskola bat ireki zuen, Bristolgo Filton College izenekoa.[7]
Palmaresa
Italiako 7 txapelketa, A seriekoak
Italiako 8 kopa A seriean
Areto Futboleko Italiako Txapelketa bat
Espainiako Futboleko Lehen Selekzioko golegilea eta Kapitaina, 15 urte besterik ez zituela.
Espainiako lehen futbolari profesionala
Espainian 300 goletik gora markatu ditu atzerrira joan aurretik.
Munduko futbolari onenetako bat.
Erreferentziak
↑(Gaztelaniaz)Miguel. (2021-03-08). «Abriendo el camino»Odio Eterno Al Futbol Moderno(Noiz kontsultatua: 2023-08-27).