Conchi Arnal Claro (Tanger, 1950) autodefentsa feministan trebatzen aitzindarietako bat da Espainian eta, bereziki, Aragoin. 2018an, Zaragozako Udalak Pilare jaietako adopziozko alaba izendatu zuen bere ibilbideagatik.
Biografia
Tangerren jaio zen 1950ean, baina handik laster familia Madrilera joan zen lehenik eta Alemaniara gero, eta han bizi izan zen 22 urte bete arte (1972). Alemanian judoa praktikatzen hasi zen. Espainiara itzuli zenean, Zaragozako Fronte Feministan sartzea erabaki zuen.[1]
Fronte Feministaren laguntzari esker, bi urtez (1988 - 1989) borroka-arteetan trebatu zen, ikuspegi feministarekin, emakumeentzako autodefentsa-hezitzaile izateko Holandan, Oisterwijk-en (Maweli) eta Valkenburgen (Feminist International Summer Training).[2] 1988an Aragoin hasi zen lehen ikastaroak ematen.[1] Zaragozako San Vicente de Paúl kalean gimnasio bihurtutako kapera batean hasi zen autodefentzako eskolak ematen. Zaragozako Fronte Feministaren ekimenez, eta 1988ko abenduaz geroztik, astean lau egunez, ordubetez, 120 emakumek autodefentsa fisikoko taktikak ikasten zituzten erasoen aurrean, eta beren buruarengan segurtasuna hartzen zuten, esperientziak partekatuz eta libreagoak eta indartsuagoak izateari buruz elkarrekin gogoeta eginez.[3][4] Conchi Arnal izan zen emakumeentzako autodefentsako edo autodefentsa feministako lehen hezitzaileetako bat Espainian.[5]
Zaragozako Fronte Feministan lesbiana talde bat sortzea proposatu zuen, eta bortxaketa, abortu edo dibortzio kasuetan Zigor Kodearen erreformaren alde borrokatu zen.[6][7]
Gimnasiako irakasle, aktibista feminista eta emakumeen eskubideen defendatzaile gisa, emakumeak ahalduntzen lagundu du 40 urtez. Ikastaro ugari eman dizkie emakumeei, neskei eta Espainiako hainbat kolektibotako emakumeei, hala nola Zaragozako Towanda taldekoei edota Madrilgo Las Walkirias-koei [8][9]
2018an Zaragozako Udalak Pilare jaietako adopziozko alaba izendatu zuen bere ibilbideagatik.[5] Emakumeen eskubideak defendatzeko borrokatzen jarraitzen du.[10]
Sariak eta ohoreak
- 2018 Urrezko domina Pilare jaietan.[11]
- 2021 LGTBIQ Zinentiendo Nazioarteko Zinema Erakusketak XVI. edizioan Aragoiko aniztasunaren aldeko borrokaren erreferenteak omentzen ditu, "Por lo que fuisteis, seremos'' lemapean.[12]
Erreferentziak
- ↑ a b «Gimnasio de mujeres y Autodefensa Feminista, de Concha Arnal - Contra la violación - Activismo en Mujer Palabra» www.mujerpalabra.net.
- ↑ «Autodefensa feminista, en auge 'por necesidad'» www.publico.es.
- ↑ Moreno, Esther. «Violencia machista (2). Educar cómo y prevenir qué» eldiario.es.
- ↑ Lo que ellos no esperan: "¡Yyyya! ¡Yyyya!". 24 de febrero de 1989 ISSN 1134-6582..
- ↑ a b «Conchi Arnal, pionera en la autodefensa feminista en Aragón y defensora de los derechos de las mujeres y de las personas LGTBIQ, Hija Adoptiva en los Pilares 2018 | Arainfo» AraInfo | Diario Libre d'Aragón 21 de septiembre de 2018.
- ↑ » LESBIANISMO en Zaragoza.. .
- ↑ «La Zaragozana, Borja Iglesias, Conchi Arnal y Ara Malikian, medalla de oro e hijos adoptivos de la ciudad» RedAragon.[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ Colectivo Towanda. .
- ↑ País, Ediciones El. (1 de diciembre de 1992). ¡Aaaaaahhhhh!, ¡zas!. ISSN 1134-6582..
- ↑ «El movimiento feminista se moviliza contra la agresión machista ocurrida la primera noche de Pilares | Arainfo» AraInfo | Diario Libre d'Aragón 8 de octubre de 2018.
- ↑ Aragón, Heraldo de. «Medalla de oro por llevar el nombre de Zaragoza por medio mundo» heraldo.es.
- ↑ Aragón, Heraldo de. «Zinentiendo reivindica a los referentes de la lucha por la diversidad en Aragón» heraldo.es.
Kanpo estekak