María de la Concepción García Lorca, ezagunagoa Concha García Lorca izenez (Fuente Vaqueros, Granada, 1903ko apirilaren 14a - Granada, 1962ko apirilaren 21a) granadar errepublikanoa, Espainiako gerra zibila zela-eta erbesteratua. Federico García Lorca poeta ospetsuaren iloba da.[1][2][3]
Biografia
Gurasoak Vicenta Lorca Romero (Granada, 1870eko uztailaren 25a - Madril, 1959ko apirilaren 9a) eta Federico García Rodríguez (Fuente Vaqueros, 1859ko abuztuaren 28a - New York, 1945eko urriaren 9a) ziren. Aita lurjabe aberatsa izan zen, eta ama, berriz, irakaslea, literatura zalea.[4] Concepción Granada probintziako Fuente Vaqueros herrian jaio zen 1903ko apirilaren 21ean, egoera ekonomiko oneko familia batean. María de la Concepción García Lorca izena jarri zioten bataiatzean. Bi neba izan zituen, Laura de los Ríos Giner maistrarekin ezkondu zen Francisco García Lorca eta Federico García Lorca[5] poeta ospetsua. Ahizpa txikia Isabel García Lorca irakaslea eta idazlea izan zen.
Manuel Fernández-Montesinos Lustaurekin (1901-1936) mediku eta politikariarekin ezkondu zen eta gero Granadako alkatea izan zen Errepublika sasoian. Hiru seme-alaba izan zituzten: Vicenta Fernandez-Montesinos García-Lorca (1930-2023) idazlea, Manuel Fernández-Montesinos García-Lorca (1932- ) 1977an senadore izan zen Granadan eta Concha Fernández-Montesinos García-Lorca (1936- ) arkitetura ikasi zuena.[3][6]
Granadako Manuel Fernández Montesinos ezkondu zen, alkate izan zena eta Espainiako Gerra Zibilean erail zutena, eta handik hiru egunetara, Federico neba poeta ere bai.[7]
Laura Garcia Lorca iloba Huerta de San Vicente museoaren zuzendaria da.
Iruditegia
Erreferentziak
Kanpo estekak