Columbine meategiko sarraskia, egun desagertuta dagoen Serene meatze-herrian, Coloradon, 1927ko azaroaren 21ean gertatu zen. Zorigaiztoko gertaera hau Colorado Rangers bezala ezagutzen diren estatuko poliziaren eta greban zeuden meatzari talde baten arteko liskar baten ondorioz sortu zen. Armarik gabe zeuden grebalariak agenteek botatako bala zaparrada batekin erasotuak izan ziren. Ondoren, poliziak ukatu egin zuen sarraskian parte hartu izana.[1]
Gertakariak
1927ko azaroaren 21ean, Sei langile hil zituzten Columbineko sarraskian, AEBetan. Urriaren 18an, lan baldintza hobeak lortu asmoz, meatzariek greba hasi zuten eta Coloradoko meatze ia guztiak ixtea lortu zuten. Dozena bat meatzek, ordea, Columbinekoa barne, eskirolen lanarekin jarraitu zuten funtzionatzen. Meatze honen kanpoaldean grebalariek egindako piketeei egin zion tiro polizia ohiz osatutako milizia armatuak eta sei langile hil zituen. Hiltzaileek ez zuten justiziaren aurrean erantzun beharrik izan eta inpunitatea nagusitu zen.[2]
Erreferentziak
Kanpo estekak