Club de Remo San Pantaleón Marina de Cudeyoko Pontejos auzoko arraun taldea da.
Historia
Club de Remo Pontejosek harrobiarekin lan handia egin ondoren 1994an trainerua ateratzea erabaki zuen. Zuzendaritza taldeko kide batzuk ez zuten begi onez ikusi trainerua atera eta eliteko taldea bihurtzea eta 1995ean taldea banatu eta harrobiarekin lan egingo zuen talde berria osatu zuten, Club de Remo San Pantaleón.[1]
Batel eta trainerillatan kategoria guztietan hainbat domina eta bandera irabazi dituzte azken urteotan. Aulki mugikorrean ere aritu izan dira.
2008an arazo ekonomikoen erruz CR Pontejos desagertu egin zen eta 2014an Marina de Cudeyoko SDR Pedreña traineru historikoaren gainbehera iritsi zen. Egoera berri honen aurrean San Pantaleón bera ere trainerua ateratzera animatu zen. Ez zen KAE Ligara inskribatu, epez kanpo baitzegoen, hala ere Kantabriako txapelketan bosgarren egin zuen eta hainbat traineruren ukoen ondoren Espainiako Txapelketan aritzeko aukera izan zuen[2]. Bandera bat ere irabazi zuen, Luancoko El Socorro Bandera.[3]
Palmaresa
Txapelketak
Irabazitako banderak
Erreferentziak
Kanpo estekak