Taldea 1997an sortu zen Agrupación Deportiva San Martiño de Xubia-I.E.S. As Telleiras Narón izenarekin[1] eta 2008an gaur egungo izena hartu zuen. 2012an traineru bat osatzeko proiektua abiatu zuen eta 2016an egin zuen debuta Galiziako B Ligan, bosgarren postua lortuz. Hurrengo urteetan ez zuen trainerua osatzerik lortu baina 2020 denboraldian itzuli zen. 2021. denboraldian B Liga irabazi zuen, tartean Vigoko bandera historikoa irabaziz[2], eta A Ligara igo zen.[3]
A Ligan lehenengo txandan ibili bada ere maila mantentzea lortu du.[4]