Cleopatra Kambugu Kentaro

Cleopatra Kambugu Kentaro

Bizitza
Jaiotza1984 (39/40 urte)
Herrialdea Uganda
Hezkuntza
HeziketaMakerere University (en) Itzuli
Jarduerak
JarduerakLGBT ekintzailea
Jasotako sariak

Cleopatra (Cleo) Kambugu Kentaro (Bakuli, 1984) giza eskubideen aldeko ekintzaile ugandarra da, zeinaren borroka baita sexu-langileen eta genero ez-konformea duten pertsonen eskubideak babestea.

Bizitza

1984an jaio zen. 11 haurriderekin hazi zen Bakulin, Kampala kanpoaldean dagoen auzo batean. Haurtzaroan zailtasunak bizi izan zituen beste haurrekin bere genero-nortasuna zela eta[1].

Azpimarratzekoa da Afrikan genero ez-konformitatearen inguruko estigma. Nabarmenena da luganda hizkuntzan pertsona trans izendatzeko hitzik ez dagoela. Ugandako pertsona trans askok tratu txarrak jasan dituzte edo etxetik kanporatuak izan dira. Hori dela eta, Ugandako trans komunitatea askotan ezkutuan egon behar da[2].

Nekazaritza zientzietan lizentziatu zen Makerere Unibertsitatean eta gero biologiako masterra egin zuen unibertsitate berean. Hainbat proiektutan lan egin du Bioteknologia Zentro Nazionalarekin eta Nekazaritzako Laborantza Baliabideen Ikerketarako Institutu Nazionalarekin[3][4].

Unibertsitatean ikasten ari zela, bere genero-nortasuna zalantzan jartzen hasi zen. Lehenik eta behin, kultura ezberdinetako genero ez bitarrak ikertu zituen. Orduan, 23 urte inguru zituela, Ugandako LGBTQ+ komunitatea deskubritzen hasi zen[5].

2013ko abenduaren 20an, Ugandako Homosexualitatearen Aurkako Legea onartu zen, homosexualitatea legez kanpo utziz. Astebete geroago, Red Pepper aldizkariak Kentarori publikoki transgenero deitu zion[5]. Ugandatik Kenyara alde egin behar izan zuen[6].

Bere istorioa partekatzen hasi zen The Pearl of Africa lineako telesailean, zeina 2016ko apirilaren 30ean estreinatu zen Hot Docs Kanadako Nazioarteko Zinema Dokumentalen Jaialdian estreinatu zen dokumental luze gisa. Jonny Von Wallström zuzendariak Kentaro eta bere bikotea, Nelson, jarraitu zituen 18 hilabetez, eta Kentaro saiatu zen Ugandako LGBT komunitatearen egoeta hobetzen, diskriminazioa areagotzen ari zen arren. Telesailak Indiegogo kanpaina inspiratu zuen, eta Cleok 10.000 dolar baino gehiago lortu zituen Thailandian sexua berresleitzeko ebakuntza egiteko[5].

2021eko urrian, generoa berresleitzea legez aitortu zuen lehen ugandar bihurtu zen[1].

Generoaren eta sexualitatearen eztabaida irekiaren alde egiten du[6]. Ekialdeko Afrikako Sexu Osasunaren eta Eskubideen Ekimenaren programen zuzendari gisa lan egiten du, gutxiengoen sexualitatea, osasuna eta giza eskubideak babesten dituena[7]. Gainera, Astraea Lesbianen Fundazioko aktibisten aholku-batzordeko kide ere bada[3][8]. Horrez gain, programaren arduradun gisa lan egiten du Trans Support Initiative Uganda erakundean. 2013an, 45 lagun baino ez ziren lanean TSIUn[2].

Erreferentziak

  1. a b (Ingelesez) Somuah-Annan, Grace. «Uganda officially recognizes first transgender citizen» 3news 2021-10-11 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2021-10-11) (Noiz kontsultatua: 2024-02-25).
  2. a b (Ingelesez) Kambugu, Cleo. «LGBTI Africa: A Trans Woman in Uganda» Indypendent 2013-07-17 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2021-07-28) (Noiz kontsultatua: 2024-02-25).
  3. a b (Ingelesez) «Cleo Kambugu | WEF | Women Economic Forum» Women Economic Forum jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2021-03-20) (Noiz kontsultatua: 2024-02-25).
  4. (Ingelesez) «Cleopatra Kambugu» LinkedIn (Noiz kontsultatua: 2024-02-25).
  5. a b c (Ingelesez) Brathwaite, Les Fabian. «The Pearl of Africa: An Interview with Africa's First Openly Transgender Star Cleopatra Kambugu» Out 2016-04-28 (Noiz kontsultatua: 2024-02-25).
  6. a b (Ingelesez) «Cleopatra Kambugu Kentaro» OKAYAFRICA's 100 WOMEN jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2021-03-20) (Noiz kontsultatua: 2024-02-25).
  7. (Ingelesez) Garrison, Mark. «Uganda Recognises Its First Transgender Citizen, Cleopatra Kambugu» Star Observer 2021-10-10 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2021-10-10) (Noiz kontsultatua: 2024-02-25).
  8. (Ingelesez) «Cleopatra Kambugu» TvT 2016-05-05 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2021-07-28) (Noiz kontsultatua: 2024-02-25).

Kanpo estekak