Clemente Pérez Arroyo, Arroyo I.a edo Panaderito de Oyón (Oion, Araba, 1948ko irailaren 9a - 2014ko otsailaren 16a) esku huskako pilotari profesionala izan zen.
Ibilbide profesionala
Lanbidez okina zen, hortik bere ezizena. 1965ean hasi zen jokatzen[1] eta 1971ean egin zuen debuta profesional bezala[2] eta "batibolea" eta "atxikiengatik" egin zen ezagun. Atxikien inguruko polemika piztu zuen, aldekoak eta kontrakoak izan ziren, eta urte batzuk beranduago debekatu egin zen.[3]
Jarraitzaile ugari zituen herrian eta "Peña Arroyo" elkartea osatu zuten. Oiongo kiroldegiak haren izena darama.[4]
Erreferentziak
Kanpo estekak