Claudio Franco de Sá Santoro (Manaus, Amazonas, 1919ko azaroaren 23a - Brasilia, 1989ko martxoaren 27a) brasildar musikagilea izan zen.
Oso gazterik hasi zen musika-ikasketak egiten. Biolin-karrera egin zuen Rio de Janeiroko Musika Kontserbatorioan, eta 18 urterekin biolin-irakasle zen. 1948 inguruan, musika dodekafonikoaren eraginpean, adierazpen liriko soiletara jo zuen. Geroago, bere garaiko beste musikari asko bezala, abertzaletasun musikalera iritsi zen, folklore-musikaren eraginarekin. 1960ko hamarralditik aurrera, baina, musika dodekafonikora itzuli zen, aurreko aldietako elementuak eta esperientzia elektroakustikoak tartekatuz. Lan aipagarrienak: Batucada, Canto de amor y paz, eta zenbait sinfonia eta kontzertu.
Erreferentziak