Claudio Colomer Marqués (Granollers, 1921eko apirilaren 18a - Bartzelona, 2015eko urtarrilaren 7a) kataluniar kazetari eta politikari karlista izan zen, frankismoan Arabako, Kantabriako eta Toledoko gobernadore zibila izandakoa.
Bartzelonako Unibertsitatean zuzenbidea ikasi ondoren, Madrilera joan eta buruzagi frankisten gertu izan zen. Kazetaritzari ekin eta El Correo Catalán egunkaria edota Bartzelonako Radio Nacional de España zuzendu zituen.[1]
Erreferentziak
- ↑ Jaume Fabre "Periodistes uniformats" Col. "Vaixells de paper" 19 Col·legi de Periodistes de Catalunya. Barcelona, 110-113. orr.