Cinema Paradiso (italierazko jatorrizko izenburua Nuovo Cinema Paradiso) 1988ko Giuseppe Tornatore italiar zinema zuzendariaren filma bat da.
1989ko Ingelesa ez den hizkuntza batean egindako film onenaren Oscar Saria irabazi zuen, baita beste hainbat sari ere: Urrezko Globo Sariak, BAFTA Sariak...
Argumentua
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
1980ko hamarkada, Erroma, Salvatore, modako zinemagilea bere gaztaroko adiskide mina zen Alfredo hil egin dela jakiten du. Ondorioz bere iraganaren zati handi heriotza harekin lurjo duenez hura oroitarazten hasiko da. Berrogei urte lehenago, Sizilian, Toto deituriko haur bat zela, bere denbora librea elizako koruan abestuz eta parrokiako zineman igaro ohi zuen, bereziki proiekzio gelan. Han Alfredo nagusi zen, proiektatzen zituen filmen bidez bizitza zer zen erakusten baitzion.
Pertsonaiak
Kanpo estekak