Château Frontenac (euskaraz Frontenac gaztelua) baita Fairmont Le Château Frontenac izenez ezaguna ere, Kanadako Quebec probintziako Quebec Hirian dagoen eraikin bat da. Hiri honetako eraikin ezagun eta nabarmenetako bat da, muino baten gainean egonik toki askotatik ikus baidaiteke, berez luxuzko hotel bat da.
Historia
Bruce Price arkitektoak diseinatu eta 1893an ireki zen. Canadian Pacific Railway konpainiak Kanada osoan zehar eraiki zituen château erako lehenbiziko eraikina izan zen. Tren konpainia honek eraikin hauek eraikitzean turista aberatsak erakarri eta bertaratzea asmoa zuen.
Zinema
1953an eraikin honetan Alfred Hitchcock ingeles zinema zuzendariaren I Confess filma filmatu zen, bertan Montgomery Clift, Anne Baxter eta Karl Malden aktoreeek antzeztu zutelarik.
Kanpo estekak