Jada 20 urteko adinarekin 100 metroak 10,02 segundotan korritzen zituen (2010ekoekainaren 19a). Bergengo Europako Atletismo Txapelketan garai guztietako 100 metroko lasterketan zortzigarren lasterketari onena den Dwain Chambersbritainiarra garaitu zuelarik.
2010ekouztailaren 9anValence hirian ospatutako Frantziako Atletismo Txapelketan 100 metroak 10 segundo azpitik korritzea lortu zuen lehenbiziko arraza zuriko gizona bilakatu zen, bere denbora 9,98 segundokoa izan zelarik, 1984anMarian Woroninpoloniarrak lorturiko denbora bi zentesimatan onduz. Marka honek aurreko Frantziako errekorra hobetu zuen, 2005. urtea ezkeroztik Ronald Pognonek zuen 9,99 segundoko denbora.