Christoffer Wilhelm Eckersberg

Christoffer Wilhelm Eckersberg

Bizitza
JaiotzaBlåkrog1783ko urtarrilaren 2a
Herrialdea Danimarka
BizilekuaCharlottenborg Palace (en) Itzuli
HeriotzaKopenhage1853ko uztailaren 22a (70 urte)
Hobiratze lekuaAssistens Cemetery (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: kolera
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaDanimarkako Arte Ederren Errege Akademia
Hizkuntzakdaniera
Irakaslea(k)Nicolai Abildgaard
Jacques-Louis David
Jes Jessen (en) Itzuli
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakmargolaria eta unibertsitateko irakaslea
Lantokia(k)Kopenhage eta Paris
Enplegatzailea(k)Danimarkako Arte Ederren Errege Akademia
Lan nabarmenak
MugimenduaDanimarkako Urrezko Aroa
Genero artistikoapaisaia margolaritza

Christoffer Wilhelm Eckersberg (Blåkrog, 1783ko urtarrilaren 2a - Kopenhage, 1853ko uztailaren 22a) Danimarkako margolari klasizista izan zen, Danierako pinturaren aita izendatu zuten.

Biografia

Christoffer Wilhelm Eckersberg margolaria Blakrog deritzon herri txiki batean jaio zen, garai hartan Slesvig Dukerria zena eta gaur egun Hego Jutlandia eskualdea. Aita Henrik Vilhelm Eckersberg margolaria eta arotza zen eta ama Ingeborg Nielsdatter zuen izena.

1786 urtean Allesund eskualdeko Blans herrira bizitzera joan ziren eta hamairu urte zituela margolaritzari profesionalki ekin zion. Bere lehendabiziko margolari maisuak hauek izan ziren: Jes Jessen, Aabenraa herrian eta Johann Jacob Jessen, Flensburg hirian.

1800 eta 1803 urte bitartean Danimarkako Arte Ederren Errege Akademian (Det Kongelinge Danskekunstakademi) ikasi eta lan egin zuen eta bertan bere maisuen artean Abildgaard izan zuen. Geroago, beka bat lortuta, Parisen Jacques-Louis David margolariaren ikasle izan zen. 1818 urteaz geroztik, Danimarkako Arte Ederren Errege Akademiako irakasle izan zen eta 1827 urtetik 1829 urtera bitartean, bertako zuzendaria ere.

Estiloa

Klasizismoa eta erromantizismoa batu zituen bai paisaietan bai eta arkitekturazko margoetan ere, Thorvaldsen (Langreboko sua) adibidea jarraituz. Erretratugile fina izan zen, lerro garbi eta zehatzak egiten zituen. Argi ilunak egiteko zuen trebeziagatik (Emakumea biluzik ispilu aurrean ilea orrazten) Danimarkako Urrezko Aroko aitzindari bihurtu zen.

  Lan nagusiak

  • Anna Maria Magnaniren erretratua, 1814
  • Emakumea biluzik ispilu aurrean ilea apaintzen, 1837/41
  • Iruzurraren artea gerran, 1855
  • Emakumea ispilu aurrean ilea apaintzen
    Emakumea ispilu aurrean ilea apaintzen
  • Emakumea oinetakoak jartzen ("Femme nue mettant ses chaussons")
    Emakumea oinetakoak jartzen ("Femme nue mettant ses chaussons")
  • Erretratua, Anna Maria Magnani
    Erretratua, Anna Maria Magnani
  • Udsigt af Møns Klint og Sommerspiret (1809)
    Udsigt af Møns Klint og Sommerspiret (1809)
  • En sovende kvinde i antik dragt (1813)
    En sovende kvinde i antik dragt (1813)
  • A View through Three of the North-Western Arches of the Third Storey of the Coliseum (c. 1816)
    A View through Three of the North-Western Arches of the Third Storey of the Coliseum (c. 1816)
  • The Marble Steps Leading to the Church of Santa Maria in Aracoeli in Rome (1816)
    The Marble Steps Leading to the Church of Santa Maria in Aracoeli in Rome (1816)
  • The Gatehouse in the Park of Villa Borghese, Rome, 1816, Hamburger Kunsthalle
    The Gatehouse in the Park of Villa Borghese, Rome, 1816, Hamburger Kunsthalle
  • The Russian Ship of the Line "Asow" and a Frigate at Anchor in the Roads of Elsinore (1828)
    The Russian Ship of the Line "Asow" and a Frigate at Anchor in the Roads of Elsinore (1828)
  • Udsigt fra Kronborg Vold og flagbatteriet (1829)
    Udsigt fra Kronborg Vold og flagbatteriet (1829)
  • Korvetten Najadens styrbords batteri og dæk (1833)
    Korvetten Najadens styrbords batteri og dæk (1833)
  • The corvette Najaden under sail (c. 1835)
    The corvette Najaden under sail (c. 1835)
  • Fregat (1845)
    Fregat (1845)
  • Socrates eta Alcibiades
    Socrates eta Alcibiades
  • At a Window in the Artist's Studio (1852)
    At a Window in the Artist's Studio (1852)
  • Rainbow at Sea with some cruising Ships (1836)
    Rainbow at Sea with some cruising Ships (1836)

Ikasleak

Beste batzuen artean:

Aukeraketa

Margolari honen omenez, Danimarkako estatuak Eckersberg Domina ematen du.

Erreferentziak