Christen Andreas Fonnesbech (Kopenhage, 1817ko uztailaren 7a – ibidem, 1880ko maiatzaren 17a) daniar abokatu, lurren jabea eta politikaria izan zen. Danimarkako lehen ministroa izan zen 1874tik 1875era.
1840an, legeetan lizentziatu zen Kopenhageko Unibertsitatean, eta udal funtzionario gisa lan egin zuen Hillerøden. Odenseko udal kontseiluko lehendakaria izan zen 1863an eta Folketingeko kide 1858tik 1875era. 1874tik 1875era lehen ministro izan zen. Dannebrog Ordenako eta Izar Polarraren Ordenako zaldun izendatu zuten.