China Investment Corporation (CIC) (txinera sinplifikatuz: 中国投资有限责任公司; pinyinez: zhōngguó tóuzī yǒuxiàn zérèn gōngsī; euskaraz: «Txinako Inbertsio Korporazioa») Txinako inbertsio funts subiranoa da, tokiko eta nazioarteko inbertsioan espezializatua. 2007an sortu zuten, herrialdeak sortutako nazioarteko diru-erreserbaren superabitak kudeatzeko. Hasieran 200.000 miloi estatubatuar dolar kudeatzen zituen baina 2018an 941.000 miloi ziren.[1]
China Investment Corporationeko zuzendaritzak eta administrazio-kontseiluak Txinako Herri Errepublikako Estatu Kontseiluari informazioa ematen dio. Hala, administrazio-kontseiluaren osaerak eragin handia du Txinako Ogasun Ministroarengan.[2]
Erreferentziak
Kanpo estekak