Francisco Alves Mendes Filho, Chico Mendes gisa ezagunagoa (Xapuri, Brasil, 1944ko abenduaren 15a- Xapuri, 1988ko abenduaren 22a) [1] kautxu biltzailea, sindikalista eta ingurumenaren aldeko ekintzailea izan zen. Bere borroka Amazonian egurra ateratzeko politikaren aurka zentratu zen eta horregatik hil zuten 1988an.[2]
Hilketa
1988ko abenduaren 22an, Chico Mendes hil zuten Brasilen, nazioartean ezaguna Amazoniaren defentsa eta bertako jatorrizko herrien aliantza bultzatzeagatik. Ekintzaile sindikalista eta ekologista honek kautxu biltzaileen eta kamioi gidarien sindikatua eratu zuen, langileen eskubideak eta aldi berean oihan tropikala defendatzeko. Latifundista batek hil zuen.[3]
Erreferentziak
Kanpo estekak