Chiara artisten familia batean jaio zen. Haren aita margolaria eta arkitektoa zen, Dario Varotari Zaharra. Bere anaia gazteena Alessandro Varotari, Paduarra margolari ospetsua izan zen. Chiarak aitaren tailerrean ikasi zuen. Anaia ezaguna egin zenean, Chiarak bidaietan lagundu zion, haren laguntzaile moduan. Laster erretratuen margoketan espezializatu zen eta arlo horretan maila altua lortuz zuen. Bere autoerretratua Toscanako Dukeari bidali zion eta egun Uffizi Galerian gordetzen da. Bere estiloa zehaztasun handikoa zen, preziosista; jantziei eta bitxiei garrantzi handia ematen zien. 1614ean anaiarekin Veneziara joan zen eta han, elkarrekin, 1624ean, arte-eskola sortu zuten; bertan Caterina Tarabotti eta Lucia Scaligeri margolariak ikasi zuten. Idazlea bezala, Chiara Varotarik Apologia del sesso femminile liburua idatzi zuen.[1] Bere heriotzaren data zehatza ez da ezagutzen baina 1663an Venezian bizirik zegoen oraindik; horregatik ohikoa da heriotza urtea 1664an kokatzea.
Obra ezagunenak
Autoerretratu (Museo d'Arte Medievale e Moderna, Padua)
Vitaliana Buzzaccariniren erretratua (1620, Bilduma partikularra)
Buzzaccarini etxearen dama baten erretratua (1621, Bilduma partikularra)
Pantasilea Dotto Capodilistaren erretratua (1630, Museo d'Arte Medievale e Moderna, Padua)