Chauvet 2 (ofizialki Grotte Chauvet 2 - Ardèche eta 2015-2019 bitartean La Caverne du Pont-d'Arc izenez ezaguna) Chauvet leizearen erreplika bat da, Vallon-Pont-d'Arcen, Ardèche departamenduan eta Rodano-Alpeak eskualdean. 2012ko urrian hasi ziren eraikitzen, eta 2015ean ireki zuten jendearentzat.[1]
3.000 m2ko azalera du, eta erreprodukzio geologikoek 8.500 m2 hartzen dituzte zoru, horma eta sabaien artean. Munduko leize erreplika handiena zen ireki zenean.[1]
Erreferentziak
Kanpo estekak