Charlie eta txokolate-lantegia edo Charlie eta txokolate fabrika (jatorrizko izenburua: Charlie and the Chocolate Factory) Roald Dahl idazleak idatzitako liburu bat da, 1964an argitaratua. Agurtzane Ortiz de Landaluzek euskaratu zuen lehen izenburu horrekin 1994an, eta Joan Mari Sarasolak bigarrenarekin 1989an.
Argumentua
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Wonka txokolate-lantegiaren jabeak bost txartel ezkutatu ditu txokolatinetan. Txartel horiek lantegi miregarri eta zoragarria bisitatzeko aukera ematen dute. Eta egun eta ordu jakin batean bisitaldiari hasiera eman diote. Charliek, zorionez, txartel horietako bat aurkituko du. Ondoren, bere bizitza zeharo aldatuko da eta gauza bera gertatuko zaie bere gurasoei, bere bi aitonei eta bere bi amonei.
Zinema
Kanpo estekak