Charles Pathé (Chevry-Cossigny, 1863koabenduaren 26a - Monako, 1957koabenduaren 25a) industria-gizon frantsesa izan zen. Edisonen tresnarekin lehenengo eta Jolyren fotozootropoarekin geroago, Frantziako eta Europako bere garaiko zinema-industriarik handienetakoa sortu zuen 1896an. Estatu Batuetako konpainien konkurrentziari aurre egiteko asmoz, Joinvilleko estudioak eraiki zituen 1925ean. Horrez gainera, zinemak asko zor dio Pathéri: filmen eskuzko kolore emateak (Pathécolor), formatu ez-estandarrei emandako bultzada (Pathé-Kok, Pathé-Baby, Pathé-Rural), oraindik Frantzia guztian zabalik dauden areto asko ireki izana eta fonografiaren hedapena (Pathé-Marconi).