Charles Ferdinand Ramuz (Cully, Vaud kantonamendua, Suitza, 1878ko irailaren 24a - Pully, Suitza, 1947ko maiatzaren 23a) frantsesko poeta, eleberrigile eta saiakera-egilea izan zen. Parisen bizi izan zen 1902-1914 urteetan, eta Suitzan hartu zuen gero bizilekua. Oso idazle oparoa izan zen, eta hainbat genero landu zituen.
Poesia-lanen artean aipagarriak dira ondorengoak: Le petit village (1903, Herri txikia); Chansons (1914, Kantuak); Le grand printemps (1917, Udaberria); eta Salutation paysanne (1921, Laborarien agurra). Eleberrigintzari dagokionez, nabarmentzekoak dira Aimé Pache, peintre vaudois (1911, Aimé Pache, Vaud-eko pintorea); Le règne de L´Esprit malin (1917, Izpiritu gaiztoaren erresuma); Terre du ciel (1918, Zeruko lurraldea); eta La grande peur dans la montagne (1926, Mendian izandako beldur handia). Stravinskiren musika duen Histoire du soldat edo Soldaduaren historia idatzi zuen 1918. urtean. 1945ean argitaratu zen Ramuzen Egunkaria.
Erreferentziak