Charles-Alexandre Fay (Donibane Garazi, 1827ko irailaren 22a- Villers-sur-Mer, 1903ko abuztuaren 21a) baxenafar militar eta kartografoa izan zen. Krimeako Gerran eta Frantzia-Prusia Gerran aritu zen eta jeneral izendatu zuten. Souvenirs de la guerre de Crimée (1867), Étude sur la guerre d'Allemagne en 1866 (1867), Étude sur les operations militaires en Bohème en 1866 (1869), De la loi militaire (1870) eta Journal d'un officier de l'armée du Rhin (1871) lanak idatzi zituen.