Chandlerren kulunkaLurrarenerrotazio ardatzean aldaketa txiki bat da, Seth Carlo Chandler astronomo iparramerikarrak aurkitutakoa 1891n. Arkuko 0,7 segundoren aldaketa 433 eguneko epean suposatzen du. Beste hitz batzuetan, Lurreko poloak 3tik 15 metrorarteko diametroko zirkunferentzia ez erregular batean mugitzen dira, kulunkatze mugimendu batekin. Honek, ekinozioen prezesioaren gehigarri bat suposatzen du, kulunkatze handiago bat, betetzeko 25.000 urte behar dituena. Kulunkatzearen diametroa, aurkitu zenetik aldatu da, erregistraturiko bere mailarik altuena 1910ean lortuz. Bere jatorria ezezaguna da: kanpoko indar bategatik izan ezik, kulunka pixkana-pixkana desagertzen joan beharko litzateke. Hasiera batean, masa atmosferikoen banaketan eragiten dituzten fluktuazio klimatikoek eragindakoa zela uste izan zen, edo lurrazalpean gertatzen ziren balizko mugimendu geofisikoengatik. 2000kouztailaren 18an, Jet Propulsion Laboratoryk (Zorrotada bidezko Propultsioaren Laborategia)k, Chandlerren kulunkaren jatorri nagusia, ozeano hondoaren presio fluktuagarria zela adierazi zuen, gazitasunean eta tenperaturan egondako aldaketek eta korronte ozeanikoen norantzen aldaketek eragindakoa. Chandlerren kulunka, satelite bidezko nabigazio sistemetan kontutan hartzen den faktore bat da (batez ere erabilera militarrekoetan). Aktibitate tektoniko nagusiaren eragilea bezala proposatua izan da: lurrikarak, bulkanismoa, El niño eta planetaren berotze globala, gaur egun, teoria hauek eusten dituzten daturik ez dagoen arren. 2006kourtarrilaren 28an, Lloyd Stewart Carpenterrek Coast to Coast Am telebista saioan, Chandlerren kulunka geratu egin zela esan zuen (bere zabaltasuna hutsera murriztu zen), eta horrek ondorio katastrofikoak izan zitzakeela. Izan ere, sei asteko geldialdi esanguratsu bat gertatu zen, International Earth Rotation Serviceek 2006ko urtarrilean antzeman zuena. Organismo honek, kulunkaren aurresandako ibilbidean 90ºko aldaketa baten berri eman zuen (ohi, hazten edo murrizten doan espiral bat, zikloaren unearen arabera). Mugimendu eza, urte horretako otsailak 11raino mantendu zen, ordutik aurrera, berriz bere ohiko mugimenduarekin hasi zelarik. Anormaltasun honek interes handia piztu zuen zientzialarien artean, baina, orain arte, gertaera hau azaltzen duen teoriarik ez da proposatu, ezta Lurraren errotazio ardatzean aldaketak sortu dituen edo sortuko dituen ere.