ChamartínEspainiakoMadril hiriburua osatzen duten 21 barrutietako bat da, 5. hain zuzen ere. Hiriaren iparraldean kokatzen da, honako auzo hauek osatzen dutelarik: El Viso (51), Prosperidad (52), Ciudad Jardín (53), Hispanoamérica (54), Nueva España (55) eta Castilla (56). Iparraldetik Fuencarral-El Pardo barrutiarekin mugatzen du, ekialdean Ciudad Lineal barrutia du, hegoaldean Salamanca barrutia, hego-mendebaldean Chamberí eta mendebaldean berriz Tetuán barrutia du. Menendez Pidalen teoriaren arabera eta Euskaltzaindiak eta Koldo Mitxelenak berretsita, Chamartín izenaren etimologia "Aita Martin" izango litzateke.