Cetinjeko tiroketak (2025)

Cetinjeko tiroketak
Motatiroketa masibo
Data2025eko urtarrilaren 1a (17:30 (en) Itzuli. Europa Erdialdeko Ordua)
KokalekuCetinje
HerrialdeaMontenegro
Pertsona hilak14
Pertsona zaurituak3
ErantzuleAco Martinović (en) Itzuli
Armapistola

Cetinjeko tiroketa Montenegroko hirian izan zen 2025eko urtarrilaren 1ean. Gizon batek hamabi pertsona hil eta beste lau zauritu zituen Cetinjen, bost tiroketa desberdinetan. Egun horretan bertan bere buruaz beste egin zuen. Herrialdearen historiako tiroketa masibo hilgarriena izan da, eta Cetinjeko bigarren tiroketa masiboa 2022ko tiroketaren ondoren.[1]

Gertakariak

2025eko urtarrilaren 1ean, bertako 17:30ak inguruan, borroka bat piztu zen Cetinjeko taberna batean. Borrokaren ondoren, Aco Martinović (Montenegroeraz: Ацо Мартиновић) izeneko gizon batek, 45 urtekoa, alde egin zuen eta etxera itzuli zen bere arma hartzera. Jatetxera itzuli eta tiroka hasi zuen, lau gizon hil eta beste lau larriki zaurituz. Gero beste leku batera joan zen, eta beste lau pertsona hil zituen. Berriro ihes egin eta beste bi lekutara joan zen, eta han bi haur eta bi heldu hil zituen. Hildakoen artean tabernako jabea eta 8 eta 13 urteko bi semeak zeuden. Biktimetako batzuk Podgoricako ospitale batera eraman zituzten, eta horietako lau egoera kritikoan zeuden.[2]

Agintariek errepideak blokeatu zituzten susmagarria bilatzeko, indar bereziak zabaltzen ziren bitartean. Ondoren, hildakoetako batzuk Bajice herrian hil zituztela baieztatu zuten. Poliziak inguratu ondoren, susmagarriak bere buruan tiro egin zuen bere etxetik gertu. Ospitalera eramaten ari zirela hil zen.[3]

Hiltzailea

Martinović iraganean atxilotu zuten, su-armak legez kanpo edukitzeagatik eta etxeko indarkeriagatik. 2005ean, ondoren bertan behera utzitako epai bat ere jaso zuen, jokabide bortitzagatik. Tiroketaren aurretik «egun osoan alkohola kontsumituz» ibili zela esan zuten.[4]

Biktimak

Hamahiru pertsona, delitugilea barne, hil eta beste lau larri zauritu ziren, euren bizia arriskuan jarriz. Biktimen artean 8 eta 13 urteko bi haur eta Darko Martinovic kantariaren bi senide zeuden.[5]

Erreferentziak

Kanpo estekak