Cesare Bonesana-Beccaria, Gualdrasco eta Villareggioko markesa[1] (ˈtʃeːzare bekkaˈriːa ahoskatua; Milan, 1738ko maiatzaren 15a - ibidem, 1794ko azaroaren 28a) italiar filosofo, legelari eta ekonomialaria izan zen. Dei delitti e delle pene lanean bere garaiko zigor zuzenbidea kritikatu zuen, eta heriotz zigorra kentzearen alde agertu zen. Liburu honek oihartzun handia ez ezik, herri askotako zigor zuzenbidea leuntzea ere lortu zuen.
Lanak
- Del disordine e de' rimedi delle monete nello Stato di Milano nell'anno 1762 (1762)
- Dei delitti e delle pene (1764)
- Ricerche intorno alla natura dello stile (1770)
- Elementi di economia pubblica (1804)
Erreferentziak
- ↑ Vitali, Maria G.. (2005). Cesare Beccaria, 1738-1794. Progresso e discorsi di economia politica. Paris: L'Harmattan, 9 or..