Celestino Agirresarobe Zatarain (Orio, 1892ko apirilaren 6a - Zarautz, 1952ko maiatzaren 25a), Celestino Sarobe izen artistikoa zuena, gipuzkoar baritonoa izan zen. .
Madrilen eta Valladoliden medikuntza ikasi ondoren, abesteari ekin eta Ignacio Tabuyo eta Mattia Battistini izan zituen irakasleak. 1919an, El Liceun debutatu eta hainbat opera abestu zituen.[1]
1935ean Bilbon Ravelen Don Quijote a Dulcinea abestu zuen, Jesus Aranbarrik zuzenduta.[2]
Erreferentziak