Cecilia Gabriela Gauna Buenos Airesen (Argentina) jaiotako abeslari lirikoa eta herrikoia, musikagilea eta kantu irakaslea da.
Argentinako Abesbatza Polifoniko Nazionaleko, Buenos Aireseko Hiri Autonomoko Colón Antzokiko Koru Egonkorreko, eta 'Música Ficta' antzinako musika taldeko kide izan zen, eta Argentinako Konex Fundazioak antolatutako opera zikloetan parte hartu zuen. Argentinako musika herrikoiaren interpretatzaile ospetsuekin batera aritu zen, besteak beste, Mercedes Sosa, Jairo, Valeria Lynch, María Martha Serra Lima, Luis Aguilé, Néstor Marconi, Leo Sujatovich eta Oscar Cardozo Ocampo. Nazioarteko birak egin zituen Meza Kreolea taularatuz José Carreras, Ariel Ramírez eta Zamba Quipildorrekin .
Argentinako Musikarien Batasuneko Musika Eskola Herrikoiaren irakasle eta kantu saileko arduraduna ere izan zen.
Kanpo estekak