Catherine Impey (1847 – 1923ko abenduaren 14a) arraza diskriminazioaren aurka borrokatu zuen britainiar ekintzaile kuakeroa izan zen.
Biografia
Anti-Caste izeneko Britainia Handiko arrazakeriaren aurkako lehen aldizkaria sortu zuen, 1888ko martxoan, eta 1895ean argitaratu zuen azken aldizkarira.
Aldizkariak Booker T-ren lSouthern Letter (Hegoaldeko Gutunak) zuen inspirazio iturri. Impeyk hainbat aldiz bisitatu zituen Estatu Batuak 1878tik aurrera eta aldizkariak Britainiar Inperioko eta AEBetako arraza aurreiritziak azaldu eta gaitzesten zituen. AEB. 1893an, erakunde bat sortu zuen, La Society for the Reconition of the Universal Brotherhood of Man (Gizonaren Ermandade Unibertsala Aitortzeko Elkartea), Ida B Wells estatubatuarrarekin.[1] IdaErresuma Batuan izan zen lintxamenduen aurkako kanpaina egiten.
Impey Streeten bizi zen, Somerseten.[2]
Bibliografia
- Dk. Caroline Bressey, Anti-Caste: Britain's First Anti-racist Journal, ESRCren webgunean (RES-000-22-0522).[3]
- Dk. Caroline Bressey Essex-eko Unibertsitateko "Departmental Seminars - Abstracts and Bio-notes" irakaskuntza programan,[4]
Erreferentziak
Kanpo estekak